“Oinak lurrean” proiektua 2017ko Nazio Batuen “Praktika Onen” sarirako aukeratua
Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkartea pasadan martxoan aurkeztu zen, Amorebieta-Etxanoko giza metabolismoaren diagnostikoa egin ondoren. Universitat Politècnica de Catalunya-eko ikerlari talde batek eta udalerriko herritarren, elkarteen eta alderdien arteko elkarlanarekin Amorebieta-Etxanok baliabide ugari zituela antzeman zen. Hala eta guztiz ere, lurraldeko aztertutako baliabideei, ura, baserria, basoa, energia eta jendea, ez zaiela probetxu nahikorik ateratzen ondorioztatu zen, kanpoko materialen menpekotasuna areagotuz. Hau dela eta Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkartea sortu zen bertako ekoizpen eta kontsumo arduratsua sustatzeko eta komunitate osasuntsu eta iraunkor bat bermatzeko asmoz. “With the fit on the ground: diagnosis of Amorebieta-Etxano’s urban social metabolism” izenburuarekin proiektua hurrengo urteko Nazio Batuetako “Praktika Onen” sarirako aukeratu dute. Jardute onekin jarraituz Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkarteak kontsumo talde bat sortu du bertako produktuak eskuragarri izateko eta sustatzeko, non Pike Park du topagune. Bazkideek urteko 25€ko kuota ordainduz gero ostegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara elkarteak ateak zabalik ditu, produktuak ikusteko eta jasotzeko nahi izanez gero. Hau guztiaz gain, urte osoan ekitaldi desberdinak eskaintzen ditu. Tokiko baliabideen arrazoizko aprobetxamenduaren inguruko sentsibilizazioa eta heziketa ditu helburu. Horretarako hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak eta ibilaldiak antolatuko ditu. Gehitu lurraldeko ur, baso, baserri, energia eta jendearen antolamenduaren informazioa dugula eta baserri ustiategietara egingo diren ibilaldiekin informazio hau osotu egin nahi dela. Bukatzeko, iraunkortasunarekin lotutako gaietan interesa duen herritarrari parte hartzera animatzea gustatuko litzaiguke, denon artean Amorebieta-Etxano iraunkorra lortuko baitugu.