Amorebonoak ere Iraunkor elkartean

large

Amorebieta-Etxanon kontsumoa sustatu nahi da ia 60.000 bonurekin erosketak egiterakoan gaurtik aurrera erabili ahal izango direnak. Honekin kontsumoa dinamizatzeko herrian inoiz egin den esfortzurik handiena egingo da. Udalaren Amorebono 2020 kanpaina abendura arte luzatuko da, eta milioi bat euro inguruko eragin ekonomikoa izango duela aurreikusten da, guzti hau herriko negozioek bizi duten egoera zaila arintzen laguntzeko.

Gaurtik aurrera, 16 urtetik gorako guztiek, 20 euroko balioa duten bonuak eskuratu ahal izango dituzte. Horretarako, Amorebieta-Etxanoko Udalak Urbano Larruzea kalean jarri duen Herritarren Arreta Zerbitzura joan beharko da, ondoko ordutegian: 7:30-15:00. Kontsumitzaileek 15 euro ordainduko dituzte bonuko eta gainontzeko 5 euroak Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu.

Bonuak 2020ko abendura arte erabili ahal izango dira kanpainari atxikitako establezimenduetan, baita Iraunkor elkartean ere. Herriko negozio guztiek parte hartu ahal izango dute, beraien jarduera edozein delarik ere, betiere 25 langile baino gehiago ez badituzte.

Bonu mota bi daude: bata berdea lehenengo sektorerako (Iraunkor elkarteari lotuta doana) eta bestea urdina merkataritza, ostalaritza eta gainontzeko negozioetarako. Herritar bakoitzak gehienez 5 bonu erosi ahal izango ditu lehenengo sektoreko ekoizleentzat eta 10 bonu merkataritza, ostalaritza eta gainontzeko negozioetarako.

Bonuak askatasunez dosifikatu ahal izango dira, eta aukera egongo da erosketa bakarrean denak erabiltzeko. Baldintza bakarra ez nahastea da, hau da, bost bonu berde erabili ahal izango dira gehienez kanpainan parte hartzen duen lehenengo sektoreko enpresa batean eta gehienez hamar bonu urdin eragiketa bakarrean, atxikitako negozio batean.

Ezein kasutan ez da eskudirurik bueltatuko, erosketa tiketa baino zenbateko txikiagokoa denean ez, baina ezta produktua itzultzen denean. Kasu honetan establezimenduak txartel bat emango du erosketaren zenbateko osoarengatik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 285.000 euroko inbertsioa egin du Amorebono 2020 kanpainarako, eta berriro ere herriko sare ekonomikoari eusteko konpromisoa agertu du.

Hona hemen Amorebonoak kanpainari atxikitako establezimenduen zerrenda ikusgai.

Umeentzako tailerrak: Gabonetako argi iraunkorra

Abenduaren 22an, larubata, 10:00etatik 13:00etara, Euskal Herria Enparantza 2 Behean (Amorebieta-Etxano) energia berriztagarrien inguruan umeentzako tailerrak antolatu dira.

Gabonetako_Argi_Iraunkorra181222

Lurralde antolamendua jorratzen

Hurrengo abenduaren 1ean, larunbata, goizeko 10:00etan hasita, “Lurralde antolamendua jorratzen” jardunaldia izango da Etxanoko Eskolan.

file

Hitzaldia

Ekainaren 7an 19:00etatik 20:00etara Euskal Herria Enparantza 2an (Amorebieta-Etxano) Xavier Uriarteren eskutik “El Alimento Ecológico como Medicina” solasaldia antolatu du Iraunkor Elkarteak.

Bertan gai hauek jorratuko dira:
· “Sistemas de Depuración y Ayuno”
· “Las Compatibilidades y Disociaciones Alimentarias útiles para la salud”

Zuentzako interesgarria delakoan, bertan elkar ikustea espero dugu!

03

GoiEner kooperatibako bazkide izateko aukera

Maiatzaren 24ean, ostegunean, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara Euskal Herria Enparantza 2an (Amorebieta-Etxano) GoiEner kooperatibako bazkide izateko aukera izango duzu. Energiaren subiranotasunaren ardura baduzu bertaratu zaitez GoiEner kooperatiba ezagutzera.

Bazkide izan nahi baduzu, honakoa da ekarri beharrekoa:
· Orain arteko faktura elektriko bat
· Kontu korronte zenbakia
· NANa

(Bazkide egiteko 100€ko hasierako ordainketa bakar bat egin behar da)

1b579bc8-9d74-44a6-b6b7-8c8f882d51af

Bertotik eskura!

Iraunkor elkarteak bertoko produktuak ezagutzera bultzatu nahi ditu herritarrak eta horretarako bideo bat aurkeztuko dute elkarteak eskaintzen dituen elikagaiekin.

Iraunkor elkarteak Amorebieta-Etxanoko eta inguruko ekoizleen produktuak eskuragarriago jarriko ditu Euskal Herria Enparantzan. Ostegunetan 11:30etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:00etara bertoko elikagaiak eskuratzeko parada du nahi duen orok.
Bertoko elikagaiak eta beraien eskuratze iraunkorrago hau herrian ezagutzera eramateko bideo bat sortu dute bazkideen artean, eta martxoaren 16an, ostirala, eguerdiko 12:00etan aurkeztuko dute medioen aurrean.
Bide batez, eskuragarri dituzten produktu lokalen dastaketa egongo da aurkezpenaren ostean. Aurten San Miguelgo errotan ehotako baserrietako arto-irina eskaintzen hasi dira. Berau dastatzeko talo batzuk egingo dituzte aurkezpen egunean.
Ostegunetan Euskal Herria Enparantzara hurbiltzen denak hurrengo produktuak aurkituko ditu:
‘Errotik’ Etxanoko gazta eta jogurta; “Baserria eta agroekologia” sasoiko barazki eta frutak; “Pili landarak” baratzeko barazkiak; “Napartxiki” Epaltzako marmelada; Billene baserriko okela naturala; ‘Uxarte’ sagardoa eta zukuak; ‘Uixar’ eta ‘Garitza’ txakolinak; ‘Ibarra’ baserriko produktu ekologikoak; ‘Etxegarriaga’ sagardo naturala; eta ‘Urikoa’ eztia.
Inguruko ekoizleen eskutik: ‘Goilurra’ barazkiak; ‘Etxauri’ landako arrautzak; ‘Txaramela’ pasta ekologikoa; ogi ekologikoa ‘Idoia’; ‘Urdaibai kontserbak’ hegaluzea eta antxoak; “Lea Artibai” barazki eta fruta kontserbak; ‘Boga’ garagardoa; ‘Arrabola’ bertoko gutizi naturalak; ‘ELA’ lekale, olio eta azeitunak; “Al Elcaravan” zerealak.

Iraunkor elkarteko bazkide egiteko aukera ere badago. Gainera, aurten, sozioen artean whatsapp talde bat sortu dute eskariak whatsapp bidez egin ahal izateko. Eskuratu nahi dituzun produktuak idazten dituzu taldean, eta ostegun horretan bertan zure saskia jasotzeko prest izango duzu.
Eskariak ere e-posta bidez egin daitezke, amorebietaetxanoiraunkor@gmail.com helbidera idatziz.

Informazio interesgarria:
Aurkezpen ekitaldia eta lunch-a: Martxoaren 16an eguerdiko 12:00etan. Euskal Herria Enparantza 2, behea. Amorebieta-Etxano

Energia berriztagarrien tailerra

Hurrengo ostiralean, abenduak 22, Amorebieta-Etxano Iraunkor elkarteak Ekooiz Elkartearen eskutik antolaturiko haurrentzako energia berriztagarrietan oinarritutako jostailuen inguruko tailerra prestatu du. Interesa dutenek hitzordua dute ostiral honetan 17:30etatik 19:30etara Iraukorren lokalean, Euskal Herria Enparantza 2 Behea.
Animatu zaitezte!

Bideo tailerra

Iraunkor elkarteak aurtengo sentsibilizazio kanpainarako Bideo Tailer bat proposatu du. Hau dela eta, Lara Izagirrek kurtso bat emango du. Ostegun honetan kurtsoaren azalpen batekin hasiko gara.
Eguna: Irailaren 21ean
Ordua: 18:30etan
Tokia: Euskal Herria Enparantza 2 Behea
Animatu zaitezte parte hartzera!

Iraunkor Amorebieta-Etxanoko baserritarren azokan

Gaur uztailak 25, Amorebieta-Etxanoko jaietan urtero antolatzen den baserritarren azokan, bigarren aldiz, Iraunkor elkarteko hainbat ekoizle egon dira bere produktuak saltzen.
Elkarteak bere txokoa prestatu du bertan, Zelaieta Parkean, hurbildu diren guztiei informazioa emateko eta taldearen lana azaltzeko. Nagusiek informazioa jaso bitartean, gazteenak energiarekin loturiko hainbat jolasekin dibertitzeko aukera izan dute. Nola ez, bazkide izateko aukera zabaldu zaio hurbildutako herritar orori. Goiza aurrera joan ahala, interesatutako hainbat lagun hurbildu izan dira, egun eder batez gozatuz.

IMG_1964

Eguna bukatzeko, Iraunkor taldeko ekoizleek eskeinitako hainbat produktuez osaturiko otzara bat zozketatu da. Honen irabazlea Eva izan da, ZORIONAK!

IMG_1969

GoiEner hitzaldia: “Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba”

Asteazken honetan, ekainak 14, GoiEnerren hitzaldia egongo da 19:00etan Zelaieta Zentroko auditorioan. Iraunkor taldeak gonbidapena zabaltzen du bertaratu nahi duten guztiei.

GoiEner

1 2 3