Lokalaren ate irekiak

Larunbat honetan, goizeko 11:00etan, Euskal Herria Enparantzako (Pike Park) lokalaren ate irekiak burutuko dira Iraunkor Elkartearen eskutik. Honen bitartez, elkarteak herritarrei gonbidapena eman nahi die, bertara hurbildu daitezen, lokalaren antolakuntza eta honek izango duen funtzionamendua ikusteko. Bertan informazioa lortu eta bazkide egiteko aukera emango zaie hurbiltzen diren pertsona guztiei. Honekin batera, sasoiko gaztainen dastaketa egingo da. Animatu eta hurbildu zaitezte!

Versión 2