Iraunkor, ate irekiak

Gaur azaroak 12, larunbata, goizean zehar, Amorebieta-Etxano Iraunkor elkartea Euskal Herria Enparantzan (Pike Park) egon da, bere kontsumo taldea aurkezteko. Ekintza honetan, elkarteko hainbat ekoizle egon dira goizean zehar hurbildu diren herritarrei informazioa emateko eta kontsumo taldeari buruz hitzegiteko.

Elkartea, kontsumo taldeari buruzko informazioa nahi duenarentzat, ostegunetan egongo da 11:00-14:00/18:00-20:00 ordutegian.

14980771_1139861212728553_1547242293518972391_n

Lokalaren ate irekiak

Larunbat honetan, goizeko 11:00etan, Euskal Herria Enparantzako (Pike Park) lokalaren ate irekiak burutuko dira Iraunkor Elkartearen eskutik. Honen bitartez, elkarteak herritarrei gonbidapena eman nahi die, bertara hurbildu daitezen, lokalaren antolakuntza eta honek izango duen funtzionamendua ikusteko. Bertan informazioa lortu eta bazkide egiteko aukera emango zaie hurbiltzen diren pertsona guztiei. Honekin batera, sasoiko gaztainen dastaketa egingo da. Animatu eta hurbildu zaitezte!

Versión 2