Iraunkor elkartea baserritarren azokan

Gaur uztailak 25, Amorebieta-Etxanoko jaietan urtero antolatzen den baserritarren azokan Iraunkor elkarteko hainbat ekoizle egon dira bere produktuak saltzen.
Elkarteak bere txokoa prestatu du bertan, Zelaieta Parkean, hurbildu diren guztiei informazioa emateko eta taldearen lana azaltzeko. “Oinak lurrean·Con los pies en el suelo” liburua ere erosteko aukera egon da eta hurbildutakoei bazkide izateko aukera eman zaie. Goiza aurrera joan ahala, interesatutako hainbat lagun hurbildu izan dira.

Versión 2

Eguna bukatzeko, Iraunkor taldeko ekoizleek eskeinitako hainbat produktuez osaturiko saski bat zozketatu da. Honen irabazlea Sofia izan da, ZORIONAK!
Versión 2