Isidro Deuna eguna

Datorren igandean, maiatzak 15, Iraunkor taldeak Isidro Deuna ospatzeko asmoarekin, tokiko elikagaiekin egindako bazkari bat antolatu du. 12:30etan izango da harrera Iraunkorreko lokalean (Pike Park), ondoren 13:00ak aldera poteo batekin jarraituz, eta 14:30etan Zelaieta Parkean bazkaria.
Menua:
Kalabaza purea
Okela gisaue
Gazta sagar mermeladarekin
*Edaria barne, sagar zukua, sagardoa eta txakolina.

Tiketak Urtza eta Pozu’s tabernetan salgai daude.
Prezioa: 20€, umeak 10€

Kartela_IsidroDeuna160515

La Vía Campesina VII. Konferentzia 2017 Euskal Herria Aurkezpena

Hurrengo urtean, 2017an, Euskal Herrian ospatuko den La Vía Campesina-ren VII. Konferentzia dela eta, bideoklip hau sortu da garatuko diren ekintzetarako abestiarekin. Letra Joseba Sarrionaindiak egin du, eta “En Tol Sarmiento” talde arabarrak interpretatzen du Ines Osinagaren (Gose) kolaborazioarekin.

Informazio gehiago: http://www.elikaherria.eus/lvc-vii-konferentzia-eh-lanzamiento/