Iraunkor taldearen aurkezpena eta tokiko elikagaien dastatzea

Martxoaren 12an, Zelaieta Zentroko Auditorioan, Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkartea aurkeztuko da. Elkarte honek duen helburua, lur baliabideen potentziala aztertzeko eta gizarte-metabolismo iraunkorra sustatzea da.
Aurkeztuko den elkartea sortu aurretik ibilbide bat izan da. Etxanoko Andra Mari Berri auzo elkarteak iraunkortasun kontzeptua ulertzearen behar izanetik, Bartzelonako arkitekto eta ikerlari talde batek (Eneka Quintana eta Urtza Uriarte euskaldunak barne) Amorebieta-Etxanoko udalarekin batera Lurralde eta Iraunkortasunaren kontzientziazio eta jakintzaren inguruan proiektu bat aurrera eraman dute. Lan honen emaitza, “Oinak lurrean”-“Con los pies en el suelo” liburua, Iraunkor elkartearekin batera aurkeztuko da larunbat honetan Zelaietan.
Aurkezpenaren ondoren, tokiko ekoizleen eskutik elikagaien dastatzea eskeiniko da Iraunkor elkarteak Euskal Herria enparantzan (Pike Park) prestatu duen lokalean.

KARTELA